Lagunza ukaiteko

Orrialde honetan

Euskal Herriko Gizarte Ekintzarako Herriarteko Zentroa

Euskal Elkargoak Gizarte Ekintzarako Herriarteko Zentro baten esku utzi du autonomiaren alorra (adinekoak, ezintasunen bat duten pertsonak) eta prekarietatearen alorra; 2019ko urtarrilaren lehenean sortu da zentro hori.

GEHZ horrek bi egiteko ditu: gizarte garapena Euskal Herri osoarentzat, eta Euskal Barnealdeko zerbitzuen kudeaketa.

Gizarte garapena proiektu kolektiboak abiatu eta sostengatzean datza, batzuetan esperimentazio asmokoak zenbait lurraldetan, eragile zenbaitekin, direla elkarte, direla pribatu edo publikoak.

Autonomiaren alorrean, gizarte zentroak mendeko pertsonak etxean manten daitezen indartzeko ekimenak bultza ditzake, pertsonen laguntzarako lanbideen profesionalizatzean eta irudian eraginez edo etxeko laguntzarako egituren eskuhartze baldintzak erraztuz (ordezkapen zerbitzua, enplegatzaileen taldeak). Bizileku kolektiboko molde berriak sostenga ditzake ere, etxearen eta establimendu espezialduaren artekoak, edo mugikortasun aterabide berriak adinekoentzat eta ezintasunen bereziren bat dutenentzat.

Prekarietatearen alorrean, gizarte zentroaren oinarri dira Euskal Elkargoak prekarietate handiari loturik diren ekipamenduak sortu eta eskura emateko dituen engaiamenduak (laguntza hotela, elikagaien bankua, adibidez). Biztanle behartsuenen beharrak kontuan hartzeaz arduratzen da, hala bizilekuen programetan (BTP - Bizilekuen Tokiko Programa -PLH) nola mugikortasunen programetan (HBP - Hir Bidaien Plana - PDU) Tarifa lagunduei buruz lurraldetik atera gogoetak lagunduko ditu. Prekarietatearen Behatokia plantan ematea sostengatuko du, 2018an egin zen Euskal Herriko Gizarte Beharren Analisia indartzeko.

GEHZren zerbitzuak

Zerbitzuen kudeaketa Euskal Herriaren barnealdeari loturik da bakarrik. Gizarte zentroak bere gain hartu ditu lehen 3 herriarteko gizarte zentro hauek egiten zituzten ekintzak: Bidaxuneko Herrialdekoak, Baigorri-Garazikoak, eta Zuberokoak.

Etxeko laguntza zerbitzua

Etxeko laguntzako zerbitzua hiru lurralde horietan hedaturik da. Eskatzen duen pertsona ororentzat da, bereziki egoera ahulean bada (adin gora, ezintasuna, diru baliabide eskasak).

Janarien eramatea

Janariak etxera eramateko zerbitzua Baigorri-Garazi eta Zuberoa lurraldeetan proposatzen da. Erregularki eman liteke, baina baita artetan ere (eritasuna, ospitaletik etxeratzea…). 2019ko urtarrilaz geroztik, Euskal Gizarte Zentroak Hazparneko Lurraldeko 10 herrietako janaria eramateko zerbitzuaren diru kudeaketa egiten du ere. Baigorri-Garaziko lurraldeko biztanleentzako elkartasunezko janari saltegi bat kudeatzen du. Saltegi hori baliatzeko eskubidea bakoitzaren egoeraren ebaluazioaren araberakoa da.

Egun, gizarte zentroa 3 ordezkaritza geografikotan da. Hazparneko Herrialdeko janari banatze zerbitzurako, harremanetarako tokia Hazparneko GEUZa da.

Harremanetarako

  • Bidaxuneko Lurraldeko ordezkaritza: 05 59 56 94 18
  • Baigorri-Garaziko ordezkaritza: 05 59 37 01 35
  • Zuberoa Lurraldeko ordezkaritza: 05 59 28 78 83
  • Hazparneko GEUZa: 05 59 70 29 07

Harremanetarako

Barne Euskal Herriaren gainerakoan elkarte batzuek egiten dituzte zerbitzu horietako batzuk.

Etxeko laguntza :

  • Amikuze eta Iholdi-Oztibarre: Adin Ederra elkarteak (Harremanetarako: 05 59 65 77 27)
  • Hazparneko Lurraldea: Laguntza Etxerat elkarteak (Harremanetarako: 05 59 29 45 80)

Janaria eramatea :

  • Amikuze eta zati batean Iholdi-Oztibarre: Bien vivre elkarteak (Harremanetarako: 05 59 38 79 79)

Elkartasunezko janari saltegia :

  • Zuberoa: Zuberoar kolektiboak (Harremanetarako: 05 59 28 78 89)

 

Orrialde honek zure beharrei erantzun ote du ?

Le kiosque Kioskoa lo Quiòsc

Actualités Artikuluak Actualitats