Turismoa

  • flux RSS
Enpresa aurkitegia

Ibilbideen gida eta mendi bizikletarako fitxak

Ibilbideen gida : "De la Nive au littoral basque"

"De la Nive au littoral basque" gidak 60 ibilaldi seinalatu eta zaindu jasotzen ditu, eta hauetatik 25 Errobi elkargoaren eremuan, 218 km-ko luzera batekin.

Ibilbide hauei esker paisaia desberdinak ikusiko dituzu, mendi kaskoetatik Artzamendi eta Mundarrain bezala, Kantauri Itsasoraino Errobi ibai hertzetik pasatuz.

Maila guziendako ibilbideak atxemanen dituzu. Gidak badi

  • Familia ibilaldiak edo errexak (1 eta 2 oren artekoak) hala nola « Gazteluaren itzulia » Arrangoitzen, edo « Adaxka » Ezpeletan;
  • ohitura dutenentzat, « Larruneko ibilbidea » Azkainetik abiatuz edo « Itsas bazterreko ibilbidea »;
  • Mendizaleentzat « Mendiko zirkuitua » Ezpeletan edo « Mundarrain Artzamendi » Itsasu aldean;
  •   Itsasuko “Amundarrain Artzamendi” bidexka gisako bidexkak, trail-ean aritzeko egokiak diren ibilbidea.

KASU : Gida horren 58 edo 64 ibilbideko bertsioa baldin baduzu (edo zaharragoak), ibilbide batzuk aldatu dira edo kenduak izan dira, Errobi elkargoaren eremuan.
Xehetasunak: 05 59 29 70 25 (Kanboko Turismo Bulegoa), 05 59 93 95 05 (Ezpeletako Turismo Bulegoa) edo 05 59 43 08 55 (Arrangoitzeko Turismo Bulegoa).

Nun erosi ?

Ibilaldien gida salgai izanen duzu leku hauetan 8 €ren truke :

  • Turismo bulegoak ;
  • Liburu eta prentsa dendetan ;
  • Herriko etxeetan ;
  • Errobi Herri Elkargoan ;
  • Hego Lapurdiko hirigunea.

Saltokien zerrenda osoa hemen ikus dezakezu: saltokien zerrenda.

Bestela, postaz jaso dezakezu, honako eskaera orria betez: Eskaera orria jaitsi

MENDIKO BIZIKLETEN IBILBIDEAK

Errobiko lurraldeak, seinaletika dauzkaten 115 kilometro ibilbide badauzka :

  • ibilbide errexak, Ezpeleta, Itsasu,
    Uztaritze, Jatsu, Haltsu eta Kanbo
    herrien gaindi.
  • zailatsun teknikoak dituzten
    ibilbideak eta mendi bizikletari trebatuentzat, Ainhoatik Itsasurat edo Kanbotik Hazparnerat doazen Ursuiako ibilbidearen gisakoak. 

Ibilbideen fitxak PDF formatuan karga itzazkizue hemen.