Turismoa

  • flux RSS
Enpresa aurkitegia

Euskal mendia

 « Mendian elgarbizi » da hain zuzen euskal mendiguneko jokamolde egokien gida ; egitasmo hau Euskal Herriko Mendiko Elkargoen Batzordeak (EHMEB), Errobi Herri Elkargoak eta Ipar Euskal Herriko mendiguneko beste 5 herri elkargorekin batera eraman dute.

200 bat lagun, kolektibitateetako teknikariak eta profesionalen ordezkariak, mendiguneko jardunen elkardeen ordezkariak ari dira komunikazio euskarri bateratuak prestatzen, publiko zabalarentzat, euskal mendia ezagutarazteko, bere kudeatzaileak, biztanleak, jardunak eta bereziki « jokamolde egokiak » !

Euskal mitologiako Basajaun, mendien zaindaria, hautatua izan da urraspide horren ikur gisa eta mendian bizi edo bisitatzen dutenak laguntzeko.

Baina urraspide kolektibo hau hautetsien arteko elgarrizketa gunea da ere, bereziki mendiko jardunen elgarbizitzaren kudeaketan dituzten esperientziak partekatzeko. Motordun ibilgailuen zirkulazioa, aisialdi jardunen eta artzaintzaren arteko elgarbizitza, bilketak, suteen garain ibiltariei informazioa… hauek dira, besteak beste, lantzen dituzten gaiak, erabilpenari lotu gatazkak kudeatzeko tresna kutxa bat osatzeko.

Gidaren bideo guziak ikus ditzakezu euskaraz eta frantsesez honako helbidean:
www.youtube.com/user/GuideMontagneBasque