Mediazio kulturala

Errobi Herri Elkargoaren proiektu kulturalak bere kultur politikaren ardatz nagusitzat hartzen du mediazioa.

Proiektuak ahal bezainbat jenderi ideki nahi du kulturaren atea. Horrela, ikusgarriaren atalarekiko lankidetza hertsi baten bidez, lurraldeko publiko desberdinei zuzenduriko tresna ugari eta kultur proposamenak emaiten ditu.

Mediazioa programa hiru ardatz horietan oinarrituko da :

  • eskuragarritasuna,
  • laguntza,
  • publikoen sentsibilizazioa

Bi publiko bereziri zuzendua da programa : eskolako publikoa (lehen eta bigarren mailako ikasleak) eta publiko « trabatuak » (egitura espezializatuetako publikoa, erietxeak eta adineko pertsonak).

La compagnie Dr Troll au Lycée Saint Joseph

Programazio horren ondoan urte osoan zehar kultur ekintza frango abian jartzen dira lurraldeko eskola eta ikastetxe berezituentzat. HAMEKA fabrika leku bat da, artisten topatzeko, arte obra baten eta ikusgarri baten eraikitzeko urrats desberdinen deskubritzeko parada ugari eskaintzen ditu…

Proposamen horiek gisa huntakoak dira:

- Eskolendako ikusgarriak: eskola garaian lurraldeko eskola, kolegio eta lizeoeri proposatuak, baina harrera eta arta etxeeri ere bai. «Eszena ondoko» topaketez segituak dira maiz, parte hartzaileentzat artistekin mintzatzeko parada emanez.

Bord de scène avec Dantzaz konpainia
Visite de chantier de la Débordante compagnie

- Eskola garaian obren prestatze saioak: egonaldian diren konpainiek beren lanaren urrats desberdinak aurkezten dituzte, edo parte hartzaileak errepika baten ikustera gomitatzen.

- Sentsibilizazio tailerrak: artistak establezimenduetarat doaz praktikatzen duten diziplinaren erakusterat. Tailer horiek puntualki proposatzen dira.

Atelier de sensibilisation avec la compagnie Dejabu Panpin Laborategia

- Arte eta kultur Heziketa Ibilbideak: Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrarekin, Akitaniako DRAC eta Pirinio Atlantikoetako Ikuskaritzarekin partaidetzan, Herri elkargoak lurraldeko eskoleri Arte eta Kultur Heziketa (EAC) egitasmoen plantan ezartzea proposatzen du artegintzari sentsibilizatzeko, artisten ezagutzeko, ikuskizunetarat joaiteko… Proiektu horiek apirila-maiatzean apailatzen dira, ondoko ikasturterako.

- Sentsibilizazio tailerrak: artistak establezimenduetarat doaz praktikatzen duten diziplinaren erakusterat. Tailer horiek puntualki proposatzen dira.

 

Erakaslea, laguntzailea, animatzailea, ikuslea zira… ez dudatu gurekin kontaktuan sartzen informazio gehiagorendako.