Lurraldeko proiektu kulturala

2013ko martxoaren 5ean, Errobi Herri Elkargoko Kontseiluak, herri elkargoaren estatutoak aldatu zituen, kultura eskumena gehituz. Eskumen hau 2013 uztailaren 1ean sart zen indarrean.

Eskumen berri horren hartzea, lekuko eragile kulturalekin egin bilkuren eta beharren ikerketa baten ondotik egin da. Herri elkargoak « lurraldeko proiektu kultural » bat osatu du ondotik eta bost funtsezko lan ardatz zehaztu :

* ikuskizun biziaren aldeko politika publikoa garatu, « Hameka-karrika arteen lantegia » garatuz eta ikuzkizun bizia jende kopuru handienari eskura emateko kultura programazio bat antolatuz (ekoizpena eta hedapena) ;

* hitzartze eta lotura lan baten aldeko engaiamendua, bereziki eskoletako ikasleei zuzendua ;

* elkargoaren mailako musika eskola elkarte baten sortzeko eta biziarazteko sostengua, egitasmoan sartuak diren lekuko musika eskolak elkartuz ;

* Lekuko kultura elkarte eragileen aldeko ingenieritza laguntza eskaini.