LES VOISINS DU DESSUS

Crédit Photo: Vendaval

Plastic Ray and the Utopian Trash Ballet

2015eko ekainaren 6an, larunbata - Arratsaldean

AURRE ESRENALDIA "ANTZERKIAREN MAIATZA" FESTIBALEAN, HENDAIAN

“Les Voisins du Dessus” taldeak, kolore batean poetikoak, bestean irringarriak dituzten ibilaldi eta hiri interbentzio batzuk proposatzen dituzte, deneri idekia den arte herrikoi batekin berriz lotu nahian. Ofizioko eta gaitasun anitzeko artista talde batean bilduak, kideak txotxongilo erraldoien moldaketa eta ikuskizunetan berezitu dira. Urteak badira ekai birziklatuekin lan egiten dutela.

“Ilunpean sartuak diren hiriko karriketan, leinuru urdin bitxi bat dario.
Sirenen kantuez puntuztatua den soinu makets eta lasaigarria apurka igotzen da, iluntasunetik emeki jalgiz, hedadura izigarriko kreatura batek zerutar agertze bat egiten du, bere hegal zabalen azpian aire lasterren harian hantzen eta hertzen diren izaki satelite ttipi andana bat aterbetuz… Bere aho alimaleak guziak tanpez irents litzake, baina bakezale dirudi… Zer da abere bitxi hori ? Usteko ginuke… Manta arrain bat !”

1h Denentzat
Arratsaldean - Ezpeleta - Ezpelatko karrikak, Jokoz Kanporen kari
Txontxongilo erraldoiak