Ingurumena

  • flux RSS
Enpresa aurkitegia

Listor Asiarrak

Listor asiarraren ugalketaren aurkako kanpaina

Listor asiarra 2004an iritxi zen Frantziara. Geroztik kofoinak gureraino heldu dira. Bioaniztasunaz kezkaturik, ERROBI Herri Elkargoak, bere herriekin hitzartuz,  urraspide bat abiatzen du listor asiarraren aurkako borroka eraginkorra eramateko.

Deskribapena/Ezaugarriak

Listor asiarra gure listor har arrunta baino ttipiagoa da.
Honela ezagut daiteke:

  • neurria: 2,5 - 3 zm luze
  • kolorea: beltza, burua eta gorputzaren puntta ori liranja kolorekoa da
  • koloniak: 15 000 - 20 000 ale
  • aktibitatea: martxotik azarora arte

2 urratseko ekintza bat

Zepoak ezarri:

Martxotik maiatzara arte. Negua bukatzen denean, ohartu gara listor asiar bakoitza erregina bilaka daitekeela. Zepoak ezarriz, kolonia sortzaileak harraptuko ditugu eta ondorioz kofoin kopurua ttipituko da.

  1. Nere herriko etxean zepo bat dohainik hartzen dut eta Zepozalearen gidaren azalpenak segitzen ditut.
  2. Baratzean ezartzen dut, iguzkitan eta 2m gora
  3. Peita prestatzen dut : peita + azukra + ura

(Ikus zepozalearen gida )

Suntsitzea:

Herriko etxeari jakinarazten dizkiot kofoinen kokapenak. Honek arduradun bat igorriko du diagnostiko baten egiteko eta (baldintzen arabera) berezilari bat deituko du. Ondotik suntsiketa egiaztatuko du.

 

Hartu zepo bat dohainik zure herriko etxean:
- herriak ditu zepoak erosten
- Errobi herri elkargoak kofoinen suntsiketa hartzen du bere gain.

Sareko informazioa

Jaitsi itzazu zepozalearen gida  eta informazio orritxoa  osoki (PDF formatoan loturetan klik eginez). 

Zepozalearen gida
Informazio orritxoa
  (749 KB) pdf