Ingurumena

  • flux RSS
Enpresa aurkitegia

Legez kanpoko hondakindegien berreskuratzea

Errobi sindikatak abiatu zuen ekimena Herri elkargoak segitu zuen eta 2012an bukatu zen. Egitasmo handinahi honek gure lurraldeko legez kanpoko 12 hondakindegi berreskuratzeko xedea zuen.

Helburua, hondakin anitzez zikinduriko lekuak ingurumen naturalari itzultzea zen, jakinez gainera hau legeak behartzen zuela.

2007an legez kanpoko hondakindegien errolda egin zen. Honela, 25 leku, publiko nahiz pribatuak, identifikatu ziren. Ondotik, diagnostiko hidrogeologikoak egin ziren ; berreskuratze lanen abiatzeko ezinbesteko baldintza. Lan hauek 2011an hasi ziren eta 2012ko ekainean bukatu. Gehienetan sasien moztea, bereiztea eta eremuaren segurtatzeko lanak egin dira. Lan guzi hauek gizarteratze egitura batzuek egin dituzte, hala nola Lagun eta Mifen. Leku batzuetan lur mugimendu lanak beharrezkoak izan dira ere. Etorkizunean beste isurketarik izan dadin, leku hauek hesiez itxiak izan dira eta seinale bereziak ezarri dira.

Herauko Pareta (Jatsu) berreskuratzearen ainztin eta ondotik

Lan hauen kostua 190 000 €tik gorakoa izan da zerga guziak barne. Kontseilu Orokorrak %30 diruz lagundu du, eta gaineratekoa Herri Elkargoaren eta herrien parte hartzearekin ordaindu da.

2012ko uztailan finkatu ekintza koadro berria:

Zoritxarrez, 2007an abiatu ekintza burutu eta bada oraindik gure bide bazterretan hondakinak isurtzen duenik, legez erabat kanpo. Herri elkargoko hautetsiek, hori ikusita, etxeko hondakinen legez kanpoko isurketen aurkako prebentzio eta garbiketa lanak segitzeko ekintza koadro bat finkatu dute.

Hemendik aintzina, Herri Elkargoak bere ekintza azalera ttipiko lekuetara zuzenduko du, jabe  pribatu nahiz publikoaren kexa baten ondotik

Deskarga basak