Zerbitzu zerga bereziaren antolaketa

Zerbitzu zerga bereziaren antolaketa

Urtero, Errobi Herri Elkargoak, hondakinen kudeaketarako zerbitzua segurtatzen du, erran nahi baita 4 900 tona  etxe-hondakin  eta ber gisakoen bilketa eta tratatzeak, ots 215 kg biztanleka/urtean, horietan %22 profesionalen aktibitateetatik datozenak (1150 tona nonbait han).

Etxe Hondakinen Biltze Zergak (honen ondotik EHBZ deitua), hondakinen desagertarazteko zerbitzua diruztatzen du. Delako zerga hori, alokatze balioaren arabera kalkulatua da eta lur eraikiaren zergaren bitartez eskuratua da. Haatik, etxe-hondakin ekoizleak ez direnen EHBZa (enpresa pribatu eta erakunde publiko) ez da kasik sekula ekoizten duten hondakin aldearen eta bilketara aurkezten daukuten araberakoa.

Ondorioz, Errobi Herri elkargoaren Elkargoko Kontseiluak, 2016ko apirilaren 13ko deliberoz, erabakia hartu du zerbitzu publikoa erabiltzen duten profesionalei eta administrazio publikoei, Zerga Berezia plantan ezartzea, etxe-hondakinak ez diren baina gisa berekoak diren hondakinen biltzeko eta tratatzeko

>> Deliberoa ikusi

Ondorioz, 2017ko urtarrilaren 1etik, goiti, Zerga Bereziari esker :

  • Familiek ez dute etxe-hondakinak ez diren ezabatzerako,beren kontu hartzearen beharrik izanen ;
  • Profesionalei eskainia izana zitzaien araberako zerbitzua fakturatua izanen zaie ;
  • Profesionalak beren hondakinen kudeaketari ohartaraziko ditu ;
  • Profesionalak bortxatuko ditu lehenbiziko bereizketa baten egitera.

Zerbitzu zerga berezia zer den ulertzeko eta hunkituak izanen diren profesionalak ezagutzeko informazio liburuxka bat plazaratu dugu:

>> Liburuxka ikusi

Zerbitzu zerga bereziak hunkituko dituen profesionalek informazio liburuxka eta antolatu diren bi bilkura publikoetan parte hartzeko gomita  eskuratu dute, hala nola, 2016ko irailaren 21ean, 18 :30etan, asteazkenarekin eta 2016ko irailaren 27an, 19etan asteartearekin, biak Kanboko Herriko Etxean iraganen direlarik.

>> Gutuna ikusi

  (575 KB) pdf