Ingurumena

  • flux RSS
Enpresa aurkitegia
26.04.2018

HONDAKINEN BILKETA: MAIATZAREN BESTA EGUNAK


BILKETA :

2018ko MAIATZAREN 1.a : Besta egun honen karietara, ez da bilketarik izanen. Hona honen ondoriozko aldaketak:

Etxe-hondakinentzat:

Arrangoitze, Ezpeleta, Haltsu, Jatsu, Larresoro, Luhuso eta kamioi ttipiaren itzulia (ITSASU: Gerasto/Latsia/Paxkaleku – LUHUSO: Izoki eta Parpareko borda/Haranaldea/Olhasur/Olhaberriaga)

2018ko maiatzaren 1.eko astearteko bilketa, biharamunera pasatuko da, maiatzaren 2a, asteazkena.

Bilketa selektiboarentzat (edukiontzi horiak):

Basusarri, Kanbo, eta kamioi ttipiaren itzulia (ITSASU: Gerasto/Latsia/Paxkaleku – LUHUSO: Izoki et Parpareko borda/Haranaldea/Olhasur/Olhaberriaga)

Bilketarik ez da izanen 2018ko maiatzaren 2an

Oroitarazten dautzugu, bereizteguneak zure esku dauzkatzula, 2018ko maiatzaren 2ko bilketa huts-egitearen ordezkatzeko.

Heldu den bilketa: 2018ko maiatzaren 16an, asteazkena.

MAIATZAREN 8an asteartea, 10ean ortzeguna, eta 21ean astelehena : Bilketak usaian bezala iraganen dira.
Besta egun horiek ez dute ondoriorik hondakinen bilketarentzat.

HONDAKINTEGIAK

Hondakintegiak hetsiak izanen dira, maiatzaren 1ean, 8an, 10ean eta 21ean.

Gainerateko argibideentzat: 05 59 93 50 62.