Herri elkargoa

  • flux RSS
Enpresa aurkitegia

Eskumenak

Herri elkargo guzien  bokazioa, bere baitan dauden herrikideek erabaki dioten sailetako ekintzetaz arduratzea da.

Eskumenen transferentziaren araua da : Herri elkargoa herrikideek utzi dioten eskumenetaz, ordez eta hauen ordezko gisa jardun izatea da.

Eskumen batzutan legez bortxatuak dira (baitezpadako eskumenak), beste eskumen batzuren hautua herrien esku da (hautuzko edo aukerako eskumenak).

Herri elkargoak eskumen hauek ditu (bere estatutuetan idatziak dira).

Estatutuen dokumentua telekargatu

Herri kideek Herri elkargoari uzten dizkioten eskumenak ez dira finkoak, elkargoaren egitasmoaren arabera, lurraldearen beharren eta araudiaren arabera  noiznahi alda daitezke.

Garapen ekonomikoa : herriarteko kezken eta eskumenen erdian

Errobi Herri elkargoak sortuz geroz daukan xedea, bere lurraldeko garapen ekonomikoaren sustatzea da. Alabainan, lekuko ekonomiaren aldeko jardueraren zehazteko eta eramateko eskumenaren gaitasuna dauka.

Bere ekimena sail hortan hiru ardantzetan zabaltzen da :

  • Elkargoaren interesa daukaten industria, komertsio, ofiziale, zerbitzu  alorretako jarduerei buruzko lan eremuen sorkuntza, moldakuntza eta artamena, jakinez estatutuek azpimarratzen dutela « Elkargoa sortu egunaz geroz, lurraldearen eremuan sortuko den edozoin lan eremu (…) « bere eskumenarenpean » agertuko dela.
  • Elkargoaren interesa daukaten ekonomia garapenerako ekintzak : ekonomia garapenaren balorarazteko  diren ekimenak azterketak
  • les actions contribuant à la valorisation et à la promotion touristique du territoire communautaire : consciente des retombées économiques générées par l'activité touristique, la Communauté de communes s'implique dans ce domaine à travers la gestion et la promotion des sentiers de randonnées et souhaite favoriser la mise en réseau des acteurs du tourisme.

Hasiera

Espazioaren antolaketa : lurralde koherentzia eskema

Herri elkargo guzien baitezpadako eskumena den espazioaren antolaketak bizi eremuetan hedatuak diren erakunde administratiboei dagozkien lurralde kudeaketa eta antolaketa lanera garamatza.

Errobi Herri elkargoak arlo hortan du lurralde koherentzia eskemaren (SCOT) obratze eskumena betetzen. Euskal Kostako Hirigunean hedatua den Sindikatu Misto bati horren gauzatzearen ardura eman dio – Aturri, Seignautzeko Herri elkargoak, Errobi-Aturrikoak, Bidaxuneko Herri elkargoa, Hazparneko Lurraldea eta Errobi Herri elkargoa. Baionako eta Hego Landetako hiriguneetako SCOTaren Sindikatu Mistoaren oraingo lana, gaur egun 200 000 bizitzaile baino gehiagoko Baionako Hiriguneko eremu zabalduaren mailan, antolaketa eta garapen iraunkor partekatu eta eztabaidatu proiektu bat erakutsiko duen eskemaren egitea da.

Hasiera

Euskararen sustapena

Errobi Herri elkargoa Euskararen Erakunde Publikoarekin (EEP) batera euskararen aldeko hizkuntza politika batean engaiatu da. Bien arteko engaiamendu hori partaidetza hitzarmen bat izenpetuz eta euskara teknikari postu bat sortuz gauzatu da, lurraldeko administrazio eta jendarte bizietan euskararen erabilpenean, sustapenean eta erabilpenaren garapenean parte hartzeko xedearekin.

Hasiera

Etxeko hondakinen bilketa eta tratamendua

Errobiko SIVOM jarraikiz, Herri elkargoak etxeko hondakinen bilketa eta tratamendua bere gain hartzen ditu. Eskumen horren biltze zatia (nahas-mahasekoen eta bereizien bilketa itzuliak, hondakindegiak) zuzenean hondakinen konpainiak bere gain hartzen duela zehaztekoa da, baina tratamendu zatiarentzat Bil Ta Garbi Sindikatuari eramaten zaio.

Bestalde, ahalmen horrek berezitasun azpimarragarri hau du: gaur egun, Herri elkargoaren kide diren 11 herrietarik 9 lehengo SIVOMaren parte ziren – hondakin guzien kudeaketaren ardura bazuena – beste bi herriek (Arrangoitzek eta Basusarrik) beren zatia Bizi Garbia Sindikatuaren esku uzten zutelarik. Herri elkargoa sortu zelarik, Arrangoitzeko eta Basusarriko hondakinei dagokien ahalmena Bizi Garbia Sindikatuari uztea erabaki zen.

Hasiera

Erreken zaintze eta berriztatze lanak

Lan horien helburua denen onerako bezala identifikatu lanen edo esku hartzeen programatzea eta koordinatzea da, erreken hidromorfologia errespetatuz, Estatuaren eskumenak eta egoiliarren ahalmen bereziak eta ardurak beteko direlako baldintzekin. Ekintza hori Errobiko Ibarraren Sindikatuarekiko lotura hertsiarekin obratzen da.

Hasiera

Uraren Antolaketa eta Kudeaketa Eskemaren (S.A.G.E.) lantzean parte hartzea

Herri elkargoak euskal kostako erreken Hego Lapurdiko Hirigunearen gidaritzapeko SAGEn eta Euskal kosta-Aturri Hirigunearen gidaritzapeko Aturri-Beherearen SAGEn lantze prozesuetan parte hartzen du.

Hasiera

Herri elkargoari dagokion bizitegi sozialen politika, Herri elkargoari dagokion jende behartsuendako bizitegien aldeko ekintzen bidez

Horretarako:

  • Jende ibiltarien errezibitzeko ekipamenduen sortzea, antolaketa eta kudeaketa;
  • Tokiko Bizileku Planoaren lantzea eta eguneratzea

Hasiera

  (61 KB) pdf