Euskara

  • flux RSS
Enpresa aurkitegia

Zuretzat

BEKA
GAU ESKOLAN ETA IKASTALDIAN
EUSKARA IKASTEN DUTENENTZAT

ERROBI Herri Elkargoak bere sustengua adierazi eta ahalak emaiten dizkie herritarrei lurraldeko bi gau eskoletan euskara ikas dezaten. Alabaina, 2010etik goiti, gau eskolako ikasleei zuzendutako ikasketa beka sistema bat plantan ezarri du EEP-ren parte hartzearekin.

Beka dispositibo horren bidez, herritarren ikaskuntza abiatzea erraztea da helburua baita hizkuntza menperatu arte segipena sustatzea.

Horren ondorioz, diru laguntzaren zenbatekoa ikaskuntza maila eta aitzinamenduaren araberakoa da : formakuntzaren kostuaren %50a lehen urtean, %90ra arte bostgarren eta azken urtean (laguntzaren tasa %10ez emendatzen da maila batetik bestera).

Urte bukaeran emaiten den beka hau Itsasuko eta Uztaritzeko AEK-ko gau eskoletako klaseentzat baizik ez da.

Ikasleei zuzendu beka horrek ikastaldiendako beka baten lortzeko parada emaiten du baita ere.

Bekaren lortzeko baldintzak :

  • Behar den epean, beka eskaera utzi gau eskoletako Errobi Herri Elkargoko Euskara zerbitzuan edo klik egin hemen ;
  • Errobi Herri Elkargoko lurraldean bizi ;
  • eskola jarraikitasuna errespetatu (%80eko parte hartzea gutienik) ;
  • Bizibideak finkaturiko baremoen petik izaitea.

2013/2014eko sartzearekin beka lortzeko irizpideak aldatu dira. 3 kasu agertzen dira orain :

1-      beka dispositiboa jadanik lortu duzue : oinarrizko irizpideak mantenduak dira ;

Eskaera berria egiten baldin baduzue, bi irizpide berri aplikatzen dira :

2-      irizpide soziala : irabazi mugatuak dituzten pertsonei zuzendua da beka, hots irabazi « sozialen » baremo berri baten arabera aztertuko da ;

3-      irizpide profesionala : lanean edota lan bilaketarako euskararen jabetzea beharrezkoa dutenei zuzendua da beka, hots frogagirien eta irabazi « profesionalen » baremo berri baten arabera aztertuko da.

Beka eskaera dosierrak hor hartu :

  • Itsasuko Gau-eskola : 05 59 93 40 83
  • Uztaritzeko Gau-eskola : 05 59 70 30 74
  • Errobi Herri Elkargoa:
    ZA Errobi-Alzuieta CS 40041 – 64250 ITSASU – Tél : 05 59 93 50 72
    Email : euskara(at)cc-errobi.fr

Edo deskargatzeko :   Gau eskola
                                Ikastaldi  (155 KB) pdf

XEHETASUN PRAKTIKOAK

Nun eta nola ikasi euskara ?

  • Gaueko klaseak :
    Astean klase 1 edo 2 (3 edo 6 oren), egunean zein gauean, Itsasuko eta Uztaritzeko gau eskoletan.
  • Ikastaldiak :
    Urtean aste 1 edo 2. Datak eta lekuak AEK-k finkaturik.

Xehetasun gehiagorentzat, operadore batekin harremanetan sartu :

 

AEK, helduendako euskara klaseak :

  • Itsasuko Gau-eskola : 05 59 93 40 83
  • Uztaritzeko Gau-eskola : 05 59 70 30 74