Euskara

  • flux RSS
Enpresa aurkitegia

Zure herriko etxean

Euskara : gure herriko etxeetan geroz eta presenteago

Herri Elkargoaren misioak zerbitzu publikoan euskararen erabilpena erraztea ere du helburu.

Gure sektoreko herri gehienek euskararen alde lan egiten dute erregularki.

Hala nola, herritarrei zuzendutako geroz eta gutun, afitxa eta abisu gehiago bi hizkuntzetan agertzen dira.

Hautetsiei zuzendutako gutun erregularrak ere elebidunean dira : bilkura konbokazioak, erabakiak, bilanak...

Formakuntza plangintza

Zerbitzu publikoetan, euskararen erabilpenaren garapenak herriko edo herriarteko langileen hizkuntza maila suposatzen du.

Horren harira, 2007tik goiti, herritarrekin harreman gehien duten lurraldeko agenteei zuzendutako formakuntza plano bat antolatzen du Herri Elkargoak (harrera, egoera zibila, haurtzaindegien eta eskolen agenteak...)

Gaur egun, herriko eta herriarteko hogei bat agente ikasten ari dira eta formakuntza bukaeran haien lanean euskara erabiltzeko gai izanen dira.

Haiekin mintzatzeko ez duda, jadanik moldatzen dira eta !