Euskara

  • flux RSS
Enpresa aurkitegia

Hiztegi ttipiak

Hiztegia sakelan, euskara ahoan !

Euskara teknikari eta Euskararen Erakunde Publikoaren elkar aditze eta bateratze lanari esker, sakelako 12 hiztegi ttipi plazaratuak izan dira.
Egitasmo honen partaide diren kolektibitateetan eskuragai dira, urririk.

2007an Xiberoan abiatuak, familiari eta hondarkinei buruzko lehen hiztegiak  argitaratuz, Biarritzeko herriak bilduma aberastu du 14 hiztegi gehiago sortuz.
Euskarri ludiko eta didaktiko hauek erreferent¬ziazkoak bilakatu dira lurraldean azken 8 urte hauetan, bainan aldi berean ainitz aldatu dira.

Izan ere, hiztegi sortze proiektu ugariak ikusiz, berranto¬laketa lan bat hasi da 2016 hastapenean, hiztegi horien harmonizatze eta beste gisa batez antolatzeko, sailka eta gaika.

 

Sakelako hiztegi tematikoak, euskararen garape¬naren zerbitzuko dira eta helburu hauekin sortuak  izan dira : 
-    Euskararen erabilera bultzatu eta kalitatea hobetu
-    Euskararen erabilera bizitzaren eremu ezber¬dinetara zabaldu
-    Euskararen dimentsio moderno eta bizia azpi¬marratu

6 familia handitan sailkatzeak, hiztegi berrien sortzeko aukera anitz eskaintzen ditu.
Hala, laster, beste hiztegi batzuk eskuragai izanen dira : errugbia, surfa, garagarnoa eta bide heziketa.
Euskarri guzi hauek www.errobi.fr irakurtzen eta telekargatzen ahal dira, bai eta EEPren webgunean ere : www.mintzaira.fr

Xehetasun gehiagorentzat, euskararen teknikari-garatzailearekin harremanetan sar zaitez.

Ione Josié/Berttolo Hegi :
05 59 93 50 72/ euskara(at)cc-errobi.fr