Euskara

  • flux RSS
Enpresa aurkitegia

Errobi Herri Elkargoan

Euskara, Euskal Herriko hizkuntza, Europako zaharrenetakoa da. Nahiz eta bere erabilerak behera egin duen zenbait hamarkadetan, azken berrogei urteetan egin diren indar bereziak, bereziki irakaskuntza, beren fruituak ematen hasiak dira.

Ipar Euskal herrian ematen den euskararen aldeko politika publikoaren oihartzun gisa, ERROBI Herri Elkargoak hastapenetik adierazi du bere lurraldean euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko borondatea.

Erabaki hauek hartu ditu :

Gaur egun, Errobi herri Elkargoak bere biztanleentzat ekoizten dituen agiri eta euskarri guzietan, euskara frantsesaren pareko agertzen da, ahal den neurrian.

Euskararen gidaritza batzordeari –Euskara batzordeko herri elkargoko hautetsiez eta Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) kidez osatua- dagokio herri Elkargoaren hizkuntza politika bultzatzea, proposamenak egitea eta egitasmoak onestea. Euskararen teknikariek animaturik, urtean hiru aldiz biltzen da.