Ekonomia

  • flux RSS
Enpresa aurkitegia
  • Sarrera
  •  > Ekonomia
  •  > Ofizialegoaren eta komertsioaren aldeko operazioak (OCM)

Ofizialegoaren eta komertsioaren aldeko operazioak (OCM)

2005tik, lurraldeak ofizialegoaren eta merkataritzaren Modernizatze Talde Ekintzak (OCM) zutik ezarri ditu. Desmartxa horren helburua ofiziale eta merkatari enpresen lan tresnen modernizatze eta garapenaren sustengatzea da.

OCMek ofizialeei eta merkatariei laguntza bat eman berri die inbestizamendu egitasmoak gauza ditzaten: berriztatzea, lantokiaren segurtatzea, modernizazioa, tailerrak eta ekoizpen-tresnak arauen arabera ezartzea.  

Lanbide eta Eskulangintza Ganberarekin eta Merkataritza eta Industria Ganberarekin partaidetzan obratuak diren OCMek gure lurraldeko ekonomia jardueraren zaintzean parte hartzen dute.

Jadanik bi zati eginak dira:

  • lehena Errobi Herri elkargoa eta Hego Lapurdi Hirigunea elkartzen dituen Errobi-Urdazuri Sindikatuaren lurralde mailan kokatzen da.
    OCM lehen zati hortan (2007tik 2009ra arte), lurraldean 2.1 milioi inbestitu ziren eta 53 enpresak laguntza publiko bat eskuratu zuten: hots, orotara aktibitatearen modernizatzeko eta garatzeko 215 319€ lortu ziren, Estatuaren, Eskualde Kontseiluaren eta Kontseilu Orokorraren kofinantzamenduari esker.
  • Errobi mailan iragan zen 2. zatian (2010tik 2011ra arte), 95 768€ laguntza publiko ukan zuten lurraldeko 15 enpresak 649 783€ inbestitu zituzten.

Lurraldeko ekonomia garapenaren zerbitzuko ekintza horien arrakasta dela eta, 3. zati egiten ari da.

Informazio guziak hemen

2009/10/28ko 19/20 Euskal Herri Pays basque astekaritian hartua

https://www.youtube.com/watch?v=oc8m8pd3OpQ

  (299 KB) pdf