Berriak

  • flux RSS
Enpresa aurkitegia
28.05.2018

2018ko eskola garraioak


Akitania Berria Eskualdearekin iragan den eskumen transferitzearen ondorioz, Euskal Herri - Aturri Higikortasun Sindikatuak  eskolako garraioen kudeantza beregain hartuko du 2018ko irailako sartzetik goiti. Eskumen horren eremua Sindikatuaren lurraldean bizi diren eta eskolatuak diren ikasleen garraiatzeari hedatzen da (Euskal herriko 158 herri eta Tarnozeko herria)

Eskolako garraio zerbitzu hori, lehen mailan eta bigarren mailan eskolatuak diren haurrentzat da. Elbarritasun egoeran dauden haurrek izena eman behar dute webgune honetan : Département64.

Euskal Hirigune Elkargoak eta bere Higikortasun Sindikatuak zerbitzu hau segurtatu nahi dute jarraikitasunean eta kalitate zorroztasun berarekin ororentzat. Hegobus eta Chronoplus enpresak zerbitzu horren berme izanen dira, bai eta, higikortasun zerbitzuen Zuzendaritzako taldeak, Eskualdeak transferitu dituen eskolako zerbitzuari dagokionez.

Izen emateak, ekainaren 4tik goiti egin behar dira, Higikortasun Sindikatuari,  Chronoplus–en sarean edo Hegobus, -en sarean, egitekoa den ibilbidearen arabera.

Harremanak : transportsscolaires(at)communaute-paysbasque.fr - 05 59 44 77 77

Izen emate fitxa telekarga ezazu



  (762 KB) pdf