Berriak

  • flux RSS
Enpresa aurkitegia
17.06.2019

Euskararen Urtaroa


Jatorriz Baxe-Nabarren sortu den Euskararen Urtaroa Ipar Euskal Herri guzira hedatua izanen da 2019ko azaro hontan. Euskararen hamabostaldi honen egitaraua Euskal Elkargoa, Herriko etxe eta lekuko elkarteen artean osatua da.

Elkarlan desmartxa honen abiatzeko, Hizkuntza Politikak zuzendaritzak Herriko Etxeak eta elkarteak bilkura publiko hauetara gomitatu ditu (loturik, Herriko Etxeei eta elkarteei helarazia izan zaizkien gutunak):

  • ekainaren 19an, 20:30tan, Hazparneko Lurraldeko Elkargoko etxean, Hazparnen
  • ekainaren 20an, 20:30tan, Errobiko Elkargoko etxean, Itsasun
  • ekainaren 21an, 19:00tan, Hego Lapurdiko Elkargoko etxean, Urruñan
  • ekainaren 26an, 20:30tan, Irati gelan- Zerbütxügünea, Maulen
  • ekainaren 27an, 20:30tan, Garazi Baigorriko Elkargoko etxean, Donazaharren

Xehetasun gehiago: urtaroa(at)communaute-paysbasque.fr