Berriak

  • flux RSS
Enpresa aurkitegia
  • Sarrera
  •  > Berriak
  •  > Liburu ontzia, Larresoroko Vival saltegian : ekimen eder bat!
23.11.2018

Liburu ontzia, Larresoroko Vival saltegian : ekimen eder bat!


Haltsuko liburutegia hetsi ondorioz eta Larresoroko herriko liburutegiak eskaintzen duen ordutegia baino arte zabalago baten eskaintzeko, Vival saltegia ekitaldi berri batean abiatu da duela 3 hilabete.

Saltegi barnean, 2 sailen artean, paretari lotua den estaiera bati esker, liburuak truka ditzakegu. Adin guzientzat eta gostu guzientzat bada ! Beraz, ez duda !

Saltegia asteko egun guziz irekia da: astelehenetik larunbatera 6:30etik 12:30era eta 15:30etik 19:30era eta igandetan 6:30etik 13:00era eta 17:00etik 19:30era.